Ongi etorri ikusentzunezko komunikazioaren txokora.

Hemen iragarkien, albisteen eta pelikulen bideo interesgarriak aurkitu ahal izango dituzue, eta horri buruzko iruzkin labur bat.

Zuen iritzia ere idatzi dezakezue.


martes, 11 de enero de 2011

WIKILEAKS AUZIAREN INGURUKO AZKEN ORDUKO BERRIA



Ahotsa eta Gidoia:
Gorka Pedrosa
Hasierako eta Bukaerako Kareta: Krispetekin Nahasian irrataioa (Ivoox)
Iraupena: minutu 1 eta 21 segundu

IÑAKI SAGREDO GETXON

Ondorengo bideoa, Iñaki Sagredo historialari eta gazteluetan adituaren hitzalditxo bat da. Getxoko herrian izan zen aurkezpena, pasaden urteko abenduaren 1ean. Tenente nafarren inguruan hitz egiten du.

domingo, 26 de diciembre de 2010

TELEBISTA PUBLIKOEN HIPOKRESIAZ By: Gorka J. Palazio

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

jueves, 23 de diciembre de 2010

CHROMA KEY EFECTUA POWERDIRECTOR-en ERE ESKURAGARRI

Bideo honetan, Gorka Palaziok erakusten du nola erabili croma efektua editatzeko programa honetan, PowerDirector 8 hain zuzen. Espero dut askorentzat erabilgarri izatea.

GORKA PALAZIO IRAKASLEAK ERABILITAKO DIAPOSITIBAK BATZUK


Hemen azpian, Gorka J. Palazio EHUko irakasleak, bere klaseak emateko erabili ohi dituen diapositibak dauzkazue eskuragarri. Erabilgarriak dira oso, ikusentzunezko komunikazioan inolako interesik daukatenentzat.

miércoles, 22 de diciembre de 2010

GABON ONAK PASA!

Bueno, gabonak iritsi dira eta urtero bezala EITB kateak bere iragarkia atera berri du, euskal herritarrei festa zoriontsuak opatzeko. Baina euskal herritarrei bakarrik? Ikusi aurtengo iragarkia, oso ona benetan! Originala nire ustez.



ZORIONAK GUZTIOI!

"WIKILEAKS" GORA TA BEHERA


Azken egun hauetan Wikileaks orrialdea eta bere sortzailea den Julian Assange dira hedabideetan gai nagusienetarikoa.
Komunikazioaren alorrari dagokienez, interesgarria iruditu zait hemen komentatzea eta iritzia plazaratzea.

Wikileaks, gobernuen edo erakundeen "trapu zikiñak" argitaratzen dituen orrialdea da. Filtrazio sekretuak hain zuzen. Dokumentuak eta hainbat artikulu anonimo argitaratzen dira eta azken egunetan, kritika eta eraso bortitzak jasotzen ari da gobernuen eskutik.Gainera Julian Assange ere atxilotu egin dute.

Nire ustez, Wikileaks orrialdeak ez dio inori kalte egiten (bueno, gobernuei agian bai) eta kontua da, jendeak gauzak diren bezalaren berri izan behar du, bakoitzak bere interpretazioa egin dezan.

MIKEL AYESTARANEN LANA

Mikel Ayestaran kazetaria izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean hitzaldi bat ematen. Hitzaldian ondo azaldu zuen zein den bere lana. Irak edo Palestina bezalako lurralde gatazkatsuetan korresponsal modura egiten du lan, bera bakarrik.
Suposatu dezakezuenez, lan nekagarri bezain arriskutsua da. Izan ere Prentsa sari internazionala eskuratu zuen pasaden urtean.

Hitzaldia, "Palazio.org"-en ikusgai dago. Hemen daukazue bideo bat Mikel Ayestaranen lana hobeto ezagutzeko.

QUENTIN TARANTINO



Quentin Tarantino zuzendari, gidoigile eta aktoreari sarreratxo bat eskeintzea erabaki dut gaurkoan. Beste egunean, bere pelikula ezagunenari buruz zerbait esan nuen, oraingo onetan berari heldu zaio txanda.

Tarantino da, nire zuzendari gustokoena eta jarraian bere pelikuletan ikusi ditzakegun bitxikeri batzu aipatuko dizuet, bere estiloa pixkat gehiago ezagutu dezazuen:

-Kronologia atzekoz aurrera agertzen da maiz bere pelikuletan. Pulp Fiction, Reservoir Dogs edo Kill Bill filmetan ikus dezakegu askotan ondoren gertatuko dena lehenago eta kronologikoki geroa dena, berriz, azkarrago.

-Beste bat, askotan agertu ohi den mexikar aurrez-aurreko plano bat, hau da, 3 edo pertsonaia gehiagok une berean batak bestea pistolaz apuntatzen duelarik.

-Bere pertsonaiek ezizen bat eraman ohi dute ere bai. Reservoir Dogs, Kill Bill, edo Pulp Fiction pelikulek erakusten dute hori.

-Kamerak hartzen dituen angeluak ere bere estiloaren ezaugarri dira. Maiz ikusten dugu jendea ateak irekitzen edo ixten, aurpegiaren lehen planoak beste pertsonaia batek hitz egiten duen bitartean.

-Tarantinoren beste bitxikeri bat maletero barrutik hartutako planoa da. Bere pelikula guztietan agertzen zaigu hori.


Hau guztia irudi odoltsuekin eta elkarrizketa sakon eta originalekin batera. Honek egiten du Tarantino zuzendari desberdin bat

CASTROKO GAZTELUA

Hemen, Castro-Urdialeseko gazteluaren inguruan egindako bideolana. Iñaki Sagredo historialariaren liburutik informazio apur bat lortu eta gero, Castrora hurbildu ginen plano batzuk grabatzeko eta "dokumentaltxo" bat egiteko.

Egia esan, irudiek ez dute kalitate handirik, eskura geneuzkan bitartekoekin grabatu behar genuelako eta mobil bat erabiltzea erabaki baigenuen.

Dena den, hemen daukazue emaitza!



Eskerrak eman behar diogu gazteluaren seguritate pertsonalari grabatzeko baimena emateagatik.

lunes, 20 de diciembre de 2010

PULP FICTION


Klaseko kontuetaz aparte, gaur nire film gustokoenari tarte bat eskaintzea erabaki dut. Pulp Fiction da, Quentin Tarantinok zuzenduta.
Duela 17 urteko pelikula da 1994koa, eta ospe handia lortu izan duen pelikula da.
Nire ustez, Tarantinoren pelikula onena dugu Pulp Fiction, izan ere, hainbat sari irabazi izan zituen bere garaian, Oskarra barne.
Pelikulari xarma gehiago emateko, izagarrizko aktoreak hartzen dute parte, besteak beste: John Travolta, Uma Thurman, Samuel L. Jackson eta Bruce Willis.
Honetaz aparte, bizitazun handiko pelikula da eta Tarantinoren ezaugarriez beteta dago(kronologia aldrebestua, elkarrizketa sakonak, pertsonai bitxiak...).Musika ere apartekoa da.

Beraz, oraindik ez baduzue film ikusi, badaukazue asteburu honetarako plana. Hemen trailerra:

IÑAKI SAGREDO HISTORIALARIAREN INGURUAN

Asko hitz egin dugu aurten klasean Iñaki Sagredori buruz. Historialaria da, eta gazteluen inguruan aditua, batez ere Euskal Herriko gazteluen inguruan.
Nafarroaren konkistaren defentsari buruz gauza ugari idatzi izan ditu. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, jakin ezazue pare bat liburu ere idatzi dituela eta erraz eskuratu ditzakezuela.

Jarraian, Sagredok berak zuzendutako dokumentala daukazue ikusgai, "La defensa de los Vascones"

GOIAN BEGO...



Zoritxarrez, Xabier Lete kantari, idazle eta poetak utzi zigun duela para bat aste. Euskal kulturaren ikono bat bezala genuen Xabier...
Beraz, bere omenez, tarte bat eskeiniko dut Blog-ean.
Ondoren, Xabier Leteren abestirik esagunena: "Xalbadorren heriotzean"
eta jarraian, abesti bera "Sarkor" talde gernikarraren bertsio izugarria.


jueves, 16 de diciembre de 2010

PROSUMERS EDO PROFESINALENTZAKO TRESNA DA YOUTUBE?

Youtube, bideoak ikusteko zein igotzeko tresnarik erabiliena da interneten. Baina galdera bat etortzen zaigu burura: Jende arruntarako pentsatuta edo profesionaletzako tresna da Youtube?

Edozeinek erantzungo zuen prosumers-entzako dela erantzuna, baina Youtubeko bideorik ikusienak aztertuz gero, gehienak profesionalki sortutako kanalak direla ohartuko ginateke. Beraz, zalantzan jarri genezake erantzuna.

Baina jakina, badaude ere jende ezezaguna igotako bideo asko eta milioi bat baino erreprodukzio gehiago dituztenak.
Dena den, bideo ikusienen Top 10ean bi baino ez dira mota honetakoak.

Lehenego postuan Justin Bieber dago eta Lady Gagak jarraitzen dio atzetik. Prosumer batek igotakoa da hirugarrena 255,517,708 erreprodukzioekin:



miércoles, 8 de diciembre de 2010

BIDEO BATEK ESAN BEHAR DIZU SINISTEKO?

Publizitatea. Beti gure inguruan dabilen fenomenoa. Milaka inpaktu publizitario jasotzen ditugu egunero, bai kotxeak ikustean, kartelak, arropa markak, denden letreroak, propaganda, telebista, irratia...

Baina telebista spot-ak dira gure arreta gehien erakartzen dituztenak. Jakin behar dugu, iragarki hori ikusi baino lehen postprodukzio fasean gauza asko erretokatu behar izan direla, gure zentzumenentzat erakargarria izateko. Bai kolorea, kontrastea, distira...

Beraz, iragartzen dena, normalean ez da iragartzen denaren bezalakoa. Baina bideoa ikusi baino ez duzue egin behar.

HEDABIDEEK ESATEN BADUTE, EGIA IZANGO OTE?

Askotan, komunikabideek diotena horrela izango delakoan jasotzen dugu.
Ondorengoan, Nafartarrak euskaldunak direla esaten da, euskaraz egiten duten Nafarrak. Kazetariak berriz ez dago oso ados...

Iñaki Perurena harrijasotzaileari egindako elkarrizketa da hau. Espainiar kazetari batek, antza, ez dauka oso argi Perurenak esan nahi diona. Perurenak, aldiz, tinko jarraitzen du bere argudioetan.

"Euskaraz egiten dugunok euskaldunak gara"

IKUSENENTZUNEZKO LENGOAIA ARTEA ERE BADA

Ikusentzunezko lan bat ikusterakoan (laburmetrai, film, bideoklip...), gauza asko datorkigu burura. Hauetako bat ikusten dugunean, normalean ez gara detaileetaz ohartzen. Kontatzen digutenaren ideia garbiarekin geratu ohi gara, eta hori da hain zuzen ere helburua. Baina gehiago fijatuz gero bitxikeri askorekin egingo dugu topo: Planoak aukeratzeko trebezia, muntaiaren bizkortasuna, honek sortzen duen erritmoa eta baita errealitatetik aislatzen gaituen erabilitako musika.

"SEASON" izeneko dokumentala da adibide on bat hau azaltzeko. Bizikleten munduko inguruko dokumentala da. Mountain-bike edo free-stail hitzek agian ez digute ezer ez esaten baina kirolari eta aditu hauen iritziek mundu horretan barneratzen gaituzte.

Dokumentala ordu batekoa da, baina hemen trailerra erakutsiko dizuet. Irudi paregabeak, ritmo bizian editatuta eta musika oso egokia. Artelan bat.

PLANOA: IKUSENTZUNEZKO LENGOAIAN UNITATERIK SINPLEENA

Planoa, esaldi bateko hitz bat bezala definitu dezakegu. Plano batek gauza asko esan ahal dizkigu segundo batean. Hori dela eta, hainbat plano mota desberdin daude, bakoitza ikusleari esanarazi nahi diogunaren arabera erabiltzeko.
Hemen, Gorka Palazio irakasleak planoaren nondik norakoak azaltzen ditu.



Ondorengo honetan, xehetasun planoa zer den azaltzen du Gorkak:

miércoles, 17 de noviembre de 2010

EHUrako IRAGARKIA

Euskal Herriko Unibertsitaterako egindako iragarki bat dugu hemen. Lehenengo mailako ikasleek egina. Bereziki ikasle atzerritarrei zuzenduta dago.



Egileak:

Aner Murua
Guruzne Perez
Ibon Noya
Gorka Pedrosa
Joseba Oiz

jueves, 4 de noviembre de 2010

HUGO CHAVEZ ETA TWITTER

Harritzekoa da gaur egun politikak duen hedadura. Edonora heltzen da. Baina ez bakarrik politika, baita hedabideak ere. Internet bereziki. Baina zer gertatzen da politika eta sare sozialak elkartzen direnean?
Hona hemen erantzuna, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Twitter ezagutu zuenean:



@Chavezcandanga da politikariaren erabiltzaile izena Twitter-en, eta dagoeneko izugarria da lortu dituen lagunak. Dena den, ez dut uste denak beraren aldekoak izango direnik...

miércoles, 3 de noviembre de 2010

HILTZAILE SENA, autoekoiztutako ikusentzunezko lana

TRAILERRA:




LABURMETRAIA:



TALDEKIDEAK:

Gorka Pedrosa (Fidel)
Ibon Noya (Grunkel)
Joxe Mujika (Ivanov)
Ane Sanz
Guruzne Perez

viernes, 29 de octubre de 2010

ZENBAT BURU HAINBAT ABURU

Ondoren ikusi dezakeguna, bi telebista kate desderdinek erakusten diguten berri berdina da. Tony Blair, berak idatzitako liburu sinaketara doa Dublinera. Baina bertan dagoela, jendetza ikaragarriarekin aurkitzen da berari arraultzak eta zapatak botatzen autotik jaitzi bezain pronto. Skynews eta RussianToday –renak dira kasu honetan bi telebista kateen albistegiak, eta argi dago, bakoitzak bere erara kontatzen duela berria.

Skynews albistegiak, Tony Blair ministro britainarraren alde agertzen da. Bideo osoan zehar ikusten duguna zera da: poliziak, politikaria defendatzeagatik egiten duen lan nekeza.



RT-n, berriz, manifestariak dira kameren helburua eta poliziaren bortizkeria erakusten zaigu uneoro. Gazte baten atxiloketa, jendearen aurkako bultzadak, kolpeak… ikusi ditzakegu bideoan eta baita Blair-i jaurtitako zapata baten xehetasun planoa, baita arraultzenak ere.



Honek esan nahi du, albistegiek ez dituztela objetibotasun osoz kontatzen gertakariak, eta asko aldatzen dela berri baten esanahia kate batetik bestera. Beraz, guk aukeratu behar dugu zein telebista kate nahi dugun gu engainatzea, nolabait esanda.

martes, 5 de octubre de 2010

ETORKIZUNA: INTERNET?

Ezer ez da izan zena, eta ezer ez da orain dena izango. Teknologiaren garapena begi aurrean daukagu eta honekin batera hedabideen mundua. Azkenengo mendearen amaieratik hona lagun izan dugu internet, eta argi dago berarekin joango garela eskutik helduta hemendik aurrera, orain arteko hedabideen gainetik paseatzen.
Urte batzuk barru, orain arte gure burmuina kolpatu izan duen telebista ez dugu horrela ezagutuko, ezta orain arte irakurri ditugun egunkariak esku artean izango. Internet izango da guztiaren jabe, baita gure jabe ere. Ondo dago, bai, eskeintzen dizkigun abantaila ugari daude: komunikazioa errazten du urrun dagoen norbaitekin, informazio iturri handiena da, erosketak egin dezakezu etxetik mugitu gabe, edota ezer ordaindu gabe musika zein bideoak deskargatu.
Baina, benetan izango du internetek hainbeste indar telebista bezalako gailuarekin akabatzeko, disketxeekin edo egunkariekin egin duen bezala? Ikustear dago, baina gaur arte bizi ditugun aldaketak, nire ustez, ez dira hori baino zailagoak izan.
Baina buruz jokatu behar dugu honen aurrean, kontrol tresna bat dela kontuan hartu behar dugu ere. Adi bideo honen hasierari: